XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GARAPEN DIDAKTIKOA

KROL ETA BIZKAR ESTILOEN HASTAPENA

Baloi dorrea

Antolaketa: Taldea bitan banatuko dugu.

Bi taldeek aurkako eremuaren ertzean taldekide bana (atezainak) izango dute, kortxoz mugatutako eremu baten barnean.

Bi taldeek atezainari ahalik eta baloi gehien pasatzea lortu behar dute, pasea tanto bihurtzen baita.

Eremua: Igerileku handia.

Arauak:

Taldekideak ezin dira atezainaren eremuan sartu.

Baloia atezainari zelai erditik aurrera, zuzenean jaurti dakioke.

Gehienez hiru besokada eman daitezke baloia pasatu gabe.

Kontuan hartu beharrekoak: Arauak.

Materiala: Baloi bat / Bi kortxera.

Aldaerak: Arauak aldatu.

Baloi jolasa

Antolaketa: Taldea bitan banatu eta aurrez aurre jarriko dira igerilekuaren ertz alde banatan, erdian baloi bat dutelarik.

Txistu hotsarekin batera taldekide guztiak baloiaren bila joango dira eta baloia eskuratzen duen taldeak baloia bere eremura eramaten saiatu behar du, eta beste taldekoen oztopoak gainditu.

Eremua: Igerileku handia.

Arauak:

Txistu hotsa entzun arte denak pareta ukitzen egon behar dute.

Baloia paseen bidez eramango da.

Baloia bere eremura eramatea lortzen duen taldeak 2 puntu eskuratuko ditu.

Etsaiek baloia lapurtzen badute puntua eskuratzen dute.

Kontuan hartu beharrekoak: Arauak.

Materiala: Baloi bat.

Aldaerak:

Baloia eramateko era berriak asmatu: ezin dira besoak erabili,....

Puntuaketarekin jokatu.

Zapiaren jokoan bezala zenbatu taldekideak.